Euskarazko bertsioa

Matxinatzeko eskubidea Desobedientzia zibileko mugimendu jendetsua sortzeko iniziatiba

Antolatuz gero boterearen zapalkuntza eta kontroletik aske diren espazioak sortu eta defendatzeko gai izan gaitezke. Hau lortzerakoan, Estatua, blokeatuta gelditu beharrean, gu itotzen eta gure kontrako boterea deuseztatzen saiatuko da, hegemoniko mantentzeko asmoarekin. Modu honetan espazio berri bat irekitzen ari gara, eta bertan ekintza estrategiak oso ongi definituak izan beharko dira gizartearen zati garrantzitsua barne hartzen duen aukera bihurtuko badira. Testuinguru honetan eragiten diguten estatu legeei desobedientzia zibila proposatzen dugu. Pertsona indibidual eta izaki aske bezala, desobedientzia zibila eta geure bizitzako esparru guztietako autogestioa ditugu ekintza politikorako funtsezko bi tresna: antolatutako herria osatzen dugu eta gure ardura da bizi garen ingurunea nahi dugun bezala izatea lortzea. Desobedientzia zibila ekintza legitimoa da (legez kanpokoa izan arren), kontzientea, eta publikoki jakinarazita gizartearen eraldaketa partzial edo globala lortzeko. Desobedientzia zibilaren bidez, adibidea eta konpromiso pertsonal eta kolektiboa oinarri, ekintza erabiltzen dugu pedagogia egiteko eta gatazka erakusteko bide eraikitzaile bat sortzeko.

Ekintza bide honek pertsona bezala boterea berreskuratzea ahalbidetuko digu, eta aurrekari garrantzitsuak izan ditu azken mendean. “Matxinada eskubidea erabiliko dugu” iniziatiba aurreko irailean martxan jarri zen eta Estatuko kudeaketa instituzioen legitimitate falta deklaratzen du, desobedientziaren esparruko estrategia bat bezala. Iniziatiba honen abiapuntu izan zen manifestuaren bidez, bidegabeko lege eta politikei desobedientziarekin eta Estatuarekiko intsumisioarekin arduratzen den jendearen arteko kontaktua errazten da. Iniziatibaren antolaketa modu asanblearioan garatu da, lankidetza eraikuntza prozesuak sustatuz, desobedientzia ekintza ezberdinak errazteko eta prozesua bideratu dezaketen tresnak eskuragarri egiteko. Horrela, sarean zeharreko batzar eta lankidetzaren bidez munduko leku ezberdinetako jendeak, bereziki espainiar Estatukoak, elkarbanatzea eta elkarrekin lan egitea ahalbidetu da. Milioika pertsona gara lan egiteko prest.

Ondorioz, geure beldurrak ahaztu behar ditugu, geure konpromisoa publikoki onartzeko eta dignitatearen esperientzia gure ingurukoekin banatzeko. Horrela gutako bakoitzaren askapena erraztuko dugu geure idealekin modu koherentean bizitzeko.

Autogestiorako desobedientzia ekonomikoa

Matxinatzeko eskubidearen proposamena ez da desobedientzia zibil koordinatuko proposamen soila. Honez gain, autogestioa eta kapitalismoaren alternatibak eraikitzea helburu dituen ikuspuntuan sakontzeko ekintza estrategia da. Arrazoi honengatik, manifestuan ere, Estatuari erresistentzia fiskala proposatzen dugu, zergak batzar herrikoi lokalen autogestio fiskalerantz bideratzeko, herritarrak menderatzen dituen gobernuko instituzioak baino subiranotasun gehiago merezi dutenak.

Matxinatzeko eskubidea erabiliko dugu.

Batu zaitez duintasun matxino berriaren manifestuari

“Gobernuak herriaren eskubideak urratzen dituenean matxinada da herria eta herriaren zati bakoitzaren eskubiderik sakratuena eta ezinbesteko betebeharra” (Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena, 1793) Egungo konstituzio espainiarrak, nazioarteko kapitalak inposatua eta herriarengandik ezkutuan onartua izan zena, ez gaitu ordezkatzen eta gainera ez dugu onartzen. Konstituzioko 135.5 artikuluak dio “Administrazioaren zorren interes eta kapitala asetzeko kredituak aurrekontuen egoeren gastuen barruan egongo dira eta hauek ordaintzea lehentasuna izango da”. Erreferendum gabeko onartutako aldaketa konstituzionalarekin, behin betiko frogatu digute herriaren burujabetasunak ez duela estatua kontrolatzen, estatua botere ekonomikoak bahitu baitu. Gutxi batzuen onurarako jokatzen duen gobernua ez da legitimoa. Zigor Kode espainiarraren arabera: “Matxinada-delituko errudunak izango dira hurrengo helburuetarako bortizki eta publikoki altxatzen direnak: Konstituzioa indargabetu, kendu edo bere osotasunean edo zatika aldatzea.” Horregatik, eta erreforma konstituzional honen izaera interesatu, antidemokratiko eta presazkoa dela eta, zehaztu dezakegu gaizkileak gobernuan eta berau eratzen duten egituretan daudela. Bi mende baino gehiago dira nazioarteko eskubideak matxinatzeko eskubidea onartu zuela, adibidez 1793. urteko “Gizakien eta Herritarren Eskubideen Adierazpena” agirian agertzen den bezala. Bizi dugun egoeraren aurrean, matxinatzeko eskubidea bermatzea da bere zeregina. Goikoen asaldura kolpistaren aurrean, behekoen matxinatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Guztion ongizatearen aldeko konpromisoa dugu eta horregatik, herritarron eskubide legitimoa den bezala, konstituzioarekiko errebelde, estatuarekiko intsumiso eta ordezkatzen duen edozein autoritatearekiko desobediente aldarrikatzen dugu geure burua. Beraz osatzen ditugun herri asanblada eta beste proiektu postkapitalistetako asanbladetako herritartzat aldarrikatzen gara. Modu honetan gure burujabetza gauzatuko dugu. Gure esku dagoen guztia egingo dugu botere herritar berri bat eraikitzeko, era honetan, erabakiak herriak hartuko dituen gizartea sortzeko helburuarekin. Matxinatzea iruditzen zaigu, urte luzeen zehar metatu dugun suminaren ostean, duintasuna berreskuratzeko modurik egokiena. Herrien ongizatearen kontra edo bidezkoak ez diren legeak desobeditzeko ahalmena da gure duintasunaren oinarri. Horrengatik guztiagatik, estatu espainiarrarekiko eta berau kontrolatzen dutenen kontrako erresistentzia fiskala gauzatzeko deialdiarekin konpromisoa hartzen dugu, era honetan argi utzi nahi diegu ez ditugula euren zorrak ordainduko, konstituzioa ez baitugu onartzen. Asanbladen autogestioa bultzatuko duen desobedientzia fiskala proposatzen dugu, asanbladetatik bertatik, benetan publikotzat ditugun baliabideak era parte-hartzailean finantzatzeko. Estatu espainiarrean bizi dugun egoera beste herrialde askotan ere errepikatzen dela badakigu, eta agintzen duten botere ekonomikoak globalak direnez, gizaki guztiak bultzatzen ditugu euren matxinatzeko eskubidea aldarrikatzera hau bezalako manifestuen bidez. Erresistentzia fiskala Indiaren independentzia gatazkan erabilitako estrategia arrakastatsua izan zen; egun ere estrategia funtsezkoa izan daiteke kapitalismo globaletik independentzia lortzeko. Haserrearen fasea dagoeneko gainditu dugu, eta orain duintasun matxino berria gara! Informazio gehiago: www.derechodrebelion.net Hemen manifestura eta desobedientzia zibileko forma ezberdinetara atxiki zaitezke.

Speak Your Mind

*